Aupa lagun maite hori!
Zer dago Berdintasunerako Politiken azpian? Halako gai mamitsuari ekin zion Oscar Guasch gizarte-ikertzaile kataluniarrak 2005ean, Berdintasunerako Politikei eta Genero mainstreaming-i buruzko II. Jardunaldiaren barruan. Eta labur eta zehatz erantzun ere. Bere esanean, “eskerronez, errespetuz, ideologiaz eta kritikaz”. Eta ausart, gehituko nuke, zeren bere iritzia ez da gehien entzuten direnen harikoa; izan ere, ez da maiz aipatzen, ezta gizon mugimenduaren aldetik ere, jendarte honetan gizonezkook, den-denok, diskriminazioa eta genero bortizkeria pairatzen dugula, gizonezko izateagatik. Eta horren adibide gutxi baina esanguratsu batzuk eman zituen orduko hartan. Geroago, , luzeago eta sakonago jardun zuen Héroes, cientícos, heterosexuales y gays. Los hombres en perspectiva de género liburuan (2006), den-denoi irakurtzea gomendatzen diedana eta gizontasunaz irakurri dudan lanik osatuenetakoa niretzat.
Ez naiz gehiago luzatuko eta, besterik gabe, Guasch-en testua irakurtzen utziko dizut. Besarkada handi bata zuretzat, lagun maitea, eta ondo bizi, merezi duzu-eta!
Oscar Guasch_Que Hay Bajo Las Politicas de Igualdadhttp://www.scribd.com/embeds/93466770/content?start_page=1&view_mode=list&access_key=key-xujrshbg2riav27ad99